XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaitzera zijoazela, ustekabean, non etxe barrengo norbaiten bertsoak entzuten dituzten.

Liluratua Juan, jaso nai ditu eta berresatea eskatzen dio Peruri berarekin beti daramazkien tinta eta papera atera bitartean.

Idaz-bide auek eramatea, ainbat bakan agertzen bazaigu, liburuaren egileentzat bearrezkoak ziren geroago ezagunezak izango zitzaizkion itzak Barberuak jasotzeko.

Gogo gaiztoz ere pentsa diteke salaketa bat eskutatzen dela: debekatuak zituzten errezetak egiteko zeramazkiela.

Leenengo bertsuen atsegina aserrean biurtzen da bereala.

Arratsaldean zear Maisu Juanen arrokeriak itzaltzen joan baziren ere, Mogelek ez zuen oraindik naiko apal utzi, dirudienez.

Geiago bear zuen eta ortarako, gau artan bere semearekin ostatuan gelditu zen, eta naiko edana zegoen, bertsolaria aukeratu.

Asierako bertsoekin ezer ikustekorik ez zuten urrengoetan, gau madarikatu batean gerta zitzaizkion zoritxarrak bota zituen onela esanaz: etxeruntz erdi moskor zijoan gau artan erori eta nola mankauta, bizkar ezurra auzirik gelditu zen.

Egun sentiakin batera, eraman zioten etxera Maisu Juan Barberua, ondoan deabrua ikustea naiago zuenean.

Borreru-arrek, alde batetik bestera biratu ondoren, erremientak atera eta otso biotzaz barre eginda esan zien an zeudeneri zauriak ez baziren ondo sajatzen, gangrena txar batek joko zuela; ez bait ziren belartxoekin sendatzekoak.

Au entzun eta bersolariak eman zion ostikoaz lurrera bota zuen etxe artan geigo sartu ez zedin.

Azkeneko xeetasun oneri esker, konturatu zen Maisu Juan nor zen kantorea.

Ez bait zen aaztutzekoa Txomin izenez, beti mozkor, etxe ondatzaile, gorretan sartua eta sarri alakoetan arkitu izana.

Antxin-antxinatik osaketa lanean diardutenek edonoren esaketa txar edo maxiaketetara ondo oituak daude: itz samurrak entzuten batzuetan, eztenkada mingarriak besteetan, oraingoan Maisu Juanek bezela.

Ez da bada arritzekoa gure Barberu minduak bere eskuz jipoi bat, ausartari, eman nai izatea bertsoak botatzen ari zenean.

Eta emango ere Peru pakezalea erdian ez arkitzeaz.

Gerora, lasaiturik, entzuten jarrai zuen ezaguna ez zitzaion gertaeraren bukaera adieraziko zuelakoan.

Ala gerta: borrerua etxetik kanpora bial bezin askar, auzo erri bateko andratxo on eta errukior bat ekarri zioten.

Zauriak ikusi ondoren esan zieten eskerrak Barberua bota zutela inpernua antxe bertan ikusi ez bazuen nai.

Pasmo belarra, pasmoa eragozteko eta orma belarra alboa gozatutzeko jarriakin, egun gutxi barru senda eta indartua arkituko zen itza eman zion; ala gertatu ere astean bertan.

Egilearen asmoetan sortu zitezkenen artean, naiko arina Patxiri gertatutakoa.

Orregatik, apika, aserrearen urren Maisu Juanen ateraldia: iraina aaztu eta ordi batek alako bertsoak egin eta ain ondo botatzeaz arritzea.

Lotarako garaia. Peruren logureari berdin zitzaizkion oe kaskar eta zapi latzak, arkakoso edo tximitxak; ez bait zioten lorik kenduko.

Alako gau iguingarri baten aurrean, naiago du Juanek sutondoan eserita gelditu.

Biaramoneko egun sentiakin an dijoa Maisu Juan, aalik eta azkarren gosaltzeko, Peru esnatzera.